Josune Ilundain: “Abstrakzioaren garrantzia aldarrikatu nahi izan dut”
Sobre este episodio
Azaletik barruraino eta hasieratik bukaeraraino harribitxia den proiektua, halaxe deskribatu du Josune Ilundain (Orkoien, 1990) sortzaileak plazaratu berri duen obra liburua. Hutsune izenpean eman du argitara bere aurreneko lana. Bertan hitzak eta marrazkiak elkar gurutzatzen dira eta abstraktua denarekiko askotan daukagun ezkortasun horri buelta ematea du helburu. Hutsune ontzeko, besteak beste, Jorge Oteizari jarraitu dio Ilundainek.