2026/10/16
Sobre este episodio
Hariak zinemaldiaren bosgarren edizioa azaroaren 5etik 15era egingo dute Hernanin, Kulturarteko Plaza Feministan. Dokumentalen bidez, emakumeen izen propioak, komunitatea eta memoria izango ditu ardatz aurtengo egitarauak. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira, arratsaldeko seietan, eta ondoren solasaldiak egingo dituzte. Larunbat goizetan ere jarduerak izango dira. Saio guztiak doakoak izango dira.