2026/09/25
Sobre este episodio
Euskal zinemagintzako hainbat ibilbide eta lan aitortu dituzte Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Gala Handian. Jose Ramon Soroiz, Ana Diez, Aitziber Garmendia, Alauda Ruiz de Azua eta Alberto Gastesi izan dira sarituetako batzuk. Galak aldarrikapenerako tartea ere izan zuen: Itziar Aizpuruk emakume profesionalek euskal zineman duten lekua aldarrikatu zuen, eta euskaraz lanean jarraitzearen garrantzia nabarmendu.