Portada de El Salto Radio

Maiatzaren Lehena

· 1 h 00 min

Nadie ha valorado este episodio todavía Tu nota:

Sobre este episodio

Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna izan dugu hizpide gaurko Lanaren Ekonomia irratsaioan. Sindikalagenda eta gero, Jon Kortazar Billelabeitia historian doktorea eta EHUko irakasle eta ikertzailea elkarrizketatu dugu, Maiatzaren Lehenaren jatorria, bilakaera historikoa eta gaur egun munduan zein Euskal Herrian duen eragina aztertzeko. Ondoren, LABeko Ekintza sindikaleko eta Negoziazio kolektiboko arduraduna Oihana Lopetegigaz solastu dugu. Maiatzaren Lehen berezia antolatu du LABek Iruñean, sindikatuaren 50. urteurrena ospatzeko. 1974tik izandako bilakaera aztertu du Lopetegik, azken hamarkadetako munarriei erreparatuz. Azken urteetako ekintza sindikalaren berrikuntza, eta borroka sindikalen eta hitzarmen kolektiboen gorakadaren balorazioa egin du baita ere. Saioa bukatzeko, UGTko Berdintasun, Politika Sozialak eta Aniztasun Idazkaria Xuria Arza elkarrizketatu dugu. CCOOegaz batera antolatu du Maiatzaren Lehena UGTk, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean lanaldia gutxitzearen eta soldatak igotzearen alde manifestatzera deituz. Azken urteetako euskal langileriarentzako hobekuntzak Espainiako koalizio gobernuagaz egindako negoziazioen ondorioa direla dio Arzak, eta azaroan egingo duten 44. Kongresuaren berri eman du ere, 1888n sortutako UGTk aurrera jarraitzeko balioko duena.

Últimos episodios de El Salto Radio

  1. Rio Revuelto 1x01 Entrevista a Montseny

    23 de octubre de 2026 · 42 min

  2. O Teleclube 04x02: "Naza"

    20 de octubre de 2026 · 31 min

  3. Francisco Javier Moreno, psicólogo forense: “Vivir en prisión es un factor de riesgo para la salud mental"

    9 de octubre de 2026 · 14 min

  4. Lora Abuaita: “Los acuerdos de Oslo entregaron la lucha palestina a las ONGs”

    7 de octubre de 2026 · 45 min

  5. O Teleclube 04x01: "La Bola Negra"

    6 de octubre de 2026 · 42 min