Ikasbidea Irratia 2026/04/27 DBH12
Sobre este episodio
Ikasbidea Irratsaioan, Asier eta Lier aurkezleek irratsaio berri bat egiten dute, non azkenaldian Netflixen gehien ikusi diren telesail eta filmei buruz hitz egiten duten. Programan zehar, bakoitza zertaz doan azaltzen dute, bere istorioari buruz pixka bat kontatzen dute eta ikusleen artean zergatik ari diren hain arrakastatsuak izaten ere aipatzen dute. Gainera, telesail edo film bakoitzari buruz hitz egiten duten bitartean, bere soinu-banda adierazgarriena entzuteko aukera izango da. Horrela, programak elkarrizketa, gomendioak eta momentuko ekoizpen ezagunenei lotutako musika uztartzen ditu.