Portada de El Salto Radio

Lanaldia astean 37,5 orduetara laburtzeko politika dator

· 1 h 00 min

Nadie ha valorado este episodio todavía Tu nota:

Sobre este episodio

Lanaldia laburtzeko erreforma izan dugu hizpide gaurko saioan. Lanaldia astean 37,5 ordura laburtzeko erreforma azken urte osoan zehar negoziatu du eragile sozialekin Yolanda Diazen Lana eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak. Enpresaburu ordezkariak ados jartzeko borondate ezaren ondorioz, CCOO eta UGT sindikatuekin egindako akordioa aurkeztu dute gabonak baino arinago, orain Ministro Kontseiluak eta Kongresuak onartu beharreko lege testu artikulatuarekin batera. Apirilean Bilbo Hiria irratian aztertu genuen bezala, 2025eko lan arloko politika nagusia izango da lanaldia laburtzearena, egungo testuinguru ezegonkorra eta ezkerreko gobernuaren aurrera egiteko borondateari erreparatuz. Horretarako Arkaitz Antizar CCOO Gazteak idazkaria elkarrizketatu dugu, azken hilabete eta asteetan gertatutakoaren berri izateko, eta lanaldia laburtzeko politika zelan gauzatuko den azaldu digu. Ostean Jon Bernat Zubirik Veronica Castrillonekin Lan Harremanak aldizkarian argitaratutako artikulua laburtu du, astean 37,5 edo 32 orduko lanaldia orkortzearen eraginen kalkuluekin batera, politika ildo honetan sakontzeko beharra defendatuz. Saioa bukatzeko, Argia astekariaren atalean Gorka Peñagarikano kazetariarekin berba egin dugu, erreforma hau egungo testuinguru politiko ezegonkorrean kokatzeko.

Últimos episodios de El Salto Radio

  1. Sudáfrica: la nueva ola xenófoba y las resistencias desde abajo

    28 de octubre de 2026 · 26 min

  2. Rio Revuelto 1x01 Entrevista a Montseny

    23 de octubre de 2026 · 42 min

  3. O Teleclube 04x02: "Naza"

    20 de octubre de 2026 · 31 min

  4. Francisco Javier Moreno, psicólogo forense: “Vivir en prisión es un factor de riesgo para la salud mental"

    9 de octubre de 2026 · 14 min

  5. Lora Abuaita: “Los acuerdos de Oslo entregaron la lucha palestina a las ONGs”

    7 de octubre de 2026 · 45 min