Drogen arriskuak, politikak, kontrol mekanismoak
Sobre este episodio
INFOZAZPI IRRATIA iRAILAK 10, Idazlea: Sound System Kategoria: Mahai ingurua Iraupena: 43:32m Kezka sortu da uda honetan osasunerako kaltegarriak izan daitezken sustantziak agertu direlako drogetan. PMMA deituriko sustantzia topatu dute zehazki Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan; Europan hainbat hildako ere eragin ditu sustantzia honek. PMMA zer den, zergatik eta nola kontsumituta izan daiteken kaltegarria jakin nahi izan dugu. Horrezgainera, kontsumitzaileen segurtasuna bermatzeko zer nolako mekanismoak dauden eta debeku politikek zein ondorioak ekarri dituzten aztertu dugu bi lagunekin, Ailaket elkarteko Unai Perez de San Roman eta Aitor Brion aholkulari juridikoarekin.